Przejdź do treści
    Przejdź dalej, aby uzyskać proponowane wyniki
    Aktualności o COVID-19
    Aby znaleźć opcje anulowania i zwrotu, wybierz rezerwację na stronie Podróże. Nasza polityka okoliczności wyjątkowych dotyczy określonych rezerwacji. Jeśli termin Twojego zameldowania przypada po 15 września, zajrzyj tu 15 sierpnia 2020 roku, aby dowiedzieć się więcej.

    Navarra (Basque)

    Gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez ere irakur ditzakezu.

    Berritasun garrantzitsuak

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak berrikitan onetsi du Turismoan ikuskapena egiteko Plana, Nafarroako Turismoaren sektorean jarduera klandestinoa ezabatzeko zenbait jarduketa abiatu beharrez. Oroitarazten dizuegu toki araudia bete behar duzuela.

    Erregulazioa

    Nafarroako Turismoari buruzko Legeak behartzen du ostatu turistikoaren jarduera inskribaturik egotera Nafarroako Turismo Erregistroan; horrez landa izan beharko dituzte bestelako erakundeek eskatzen ahal dizkieten lizentzia edo baimenak, zeinek bere eskumenen arabera.

    Hori ez betetzea turismo arloko arau-haustea da, Nafarroako Administrazioak zehatzen ahal duena.

    Orobat, derrigorrezkoa da Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio kodea jasotzea (ad. UAT0000) egiten diren publizitate mota guztietan.

    Alde horretatik, gure webgunean argitaratzen edo iragartzen duzularik, kode hori sartu beharko duzu iragarkiaren deskribapenean.

    Turismoan erabiltzeko etxebizitzak.

    Turismoari buruzko Nafarroako araudiak turismoan erabiltzeko etxebizitzen eskaintza guztia biltzen du, bi motatan, landetxeak eta apartamentu turistikoak.

    Landetxeak

    “Landetxe“ motako ostatu turistikoan gela edo etxebizitza zerbitzua ematen da, otorduak barne nahiz kanpo, prezio bat ordainduz, eta eraikinaren ezaugarri estetikoak dira, non dagoen kokaturik, eskualde hartako herri arkitektura tradizionalekoak.

    Apartamentu turistikoak.

    “Apartamentu turistikoek”, berriz, ostatua eskaintzen dute banaka nahiz blokeka, prezio bat ordainduz, egunka, asteka edo hilabeteka; horniturik daude eta berehala erabiltzeko maneran.

    Aplikatzeko araudiaren arabera, ostatu turistiko guztiek egin behar dute Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko eskaera; horretarako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar dute, Turismo arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiari zuzendua, eta bertan interesdunak adierazi indarrean dagoen araudia betetzen duela.

    Hemen aurkitzen ahalko dituzu xehetasun gehiago, egin beharreko tramiteen gainean.

    Zergak

    Zure ostatua alokatuz lortzen dituzun irabaziak zergapean egon daitezke eta, gainera, baliteke zuk beste zerga batzuk kobratu eta Tributu arloko Administrazioari ordaindu behar izatea.

    Informazio gehigarria

    Argibide gehiago behar izanez gero, esteka hau duzu Nafarroako Turismoaren webgunean, jarduerari aplikatzen ahal zaion legeriaren gainean.

    Dudarik baldin baduzu araudi hau aplikatzen ahal ote zaizun zuri edo zure jabetzari, harremanetan jartzen ahal zara Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuarekin; hona haren harremanetarako telefonoak: 848423574/ 848427755. Bestela, zure galdera posta elektroniko honetara igor dezakezu: turismo.ordenacion@navarra.es

    Czy uzyskana pomoc była wystarczająca?